DIAko beharginek Ermuraino egin dute martxa kaleratzeen aurka eta lan baldintza duinen alde

DIAko beharginek Ermuraino egin dute martxa kaleratzeen aurka eta lan baldintza duinen alde
2019/03/15 eta kitto!
DIA supermerkatuetako langileak greban daude, “zuzendaritzak planteatu dituen kaleratzeen aurka eta lan baldintza duinen alde”, eta gaur goizean Eibartik Ermura martxa egin dute euren egoera salatzeko. “Zuzendaritzak, urteetan langileak ederki esplotatu ondoren, irabazi borobilak bazkideen artean banatu eta kristoren zulo ekonomikoa egin eta gero, 2.100 langile kaleratu nahi ditu estatu guztian ERE baten bitartez”, adierazi dute grebalariek mezu batean. Martxoaren 11an greba mugagabea hasi zuten langileek. “Ez dugu kaleratzerik onartuko, EREaren negoziaketa Madrildik hona ekartzea exijitzen dugu, eta informazio guztia eman diezagutela”.