Diana elkartekoak Zanbranan jokatuko den eskualde mailako ehiza txapelketara joango dira

Diana elkartekoak Zanbranan jokatuko den eskualde mailako ehiza txapelketara joango dira
2019/09/17 eta kitto!
Urtero Zanbranan (Araba) egiten den ehiza txapelketan parte hartzen egon ziren Diana Ehiza eta Arrantza Elkarteko kideak eta Senior mailako irabazleak Iñigo Gisasola (10 eper eta galeper bat), Iñaki Isasi (5 eper) eta Iñaki Artetxe (4 eper) izan ziren. Nagusietan, berriz, Francisco Trincado (3 eper, galeper bat) eta Jose Luis Gisasola (3 eper, galeper bat) izan ziren garaile. Datorren domekan (irailak 22) eskualde mailako txapelketa jokatuko dute, hori ere Zanbranan, eta han izango dira Diana elkarteko Iñigo Gisasola, Enrike Isasi eta Oswaldo Gallastegi (Senior mailan) eta Jose Luis Gisasola eta Francisco Trincado (Nagusien mailan).