Domeka arratsaldean egingo da San Andresetako Bertso Jaialdia Portalean

Domeka arratsaldean egingo da San Andresetako Bertso Jaialdia Portalean
2019/11/23 eta kitto!
Domekan, 19:00etan hasiko da …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen San Andresetako Bertso Jaialdia, Portaleko areto nagusian. Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Onintza Enbeita bertsolariak arituko dira saioan eta gai-jartzailea Jon Mikel Mujika izango da. Urteroko moduan, jaialdia hasi aurretik, 18:30ean, San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak banatuko dituzte. Sarrerak 6 euro balio du.