Domeka eguerdian abiatuko diren auzoetako kalejirekin hasiko gara Euskararen Eguna ospatzen

Domeka eguerdian abiatuko diren auzoetako kalejirekin hasiko gara Euskararen Eguna ospatzen
2017/12/02 eta kitto!
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute Eibarko euskalgintzan diharduten talde eta elkarteek "Emon eskua euskeriari" goiburuari jarraituta. Aurten, gainera, ekimenak Eibarren AKEBAI plataformaren babesa dauka. Egitarauarekin hasteko auzoka kalejirak egingo dira, Guinessean egin zen bezala: eguerdiko 12:00etan talde bat Urkizutik irtengo da, beste bat Legarreko frontoitik eta hirugarrena Ubitxako errebueltan dagoen parketik. Hirurak Untzagaraino kalejiran joango dira. Erdigunean bizi direnak, berriz, Untzagan elkartuko dira eta han, denak batera, bost abesti kantatuko dituzte: "Hiru gizon ilustre", "Eskuetan", "Euskararen Txantxangorria", "Euskaraz bizi nahi dut" eta "Euritan dantzan". Horretarako, abesti horiek eta beste bost biltzen dituen kantu-liburua banatuko da herritarren artean. Kantatu eta gero, “Emon eskua euskeriari” goiburuari lotuta, eskuak margotuta horma-irudia egingo da, Untzagan, 12:30etik 14:00etara. Eta horma-irudia amaitu eta gero, herri-bazkaria egingo da, Untzagan dagoen egongo den karpan. 400 lagun bilduko dira bertan, Biziminak prestatuko duen paella, postrea eta kafea bazkaltzeko. Bazkarirako txartel guztiak salduta daude, dagoeneko. Bazkalostean erromeria egingo da, 16:00etatik aurrera, Parrapas taldearen eskutik.
Horrekin guztiarekin batera, Eibarko Udalak Euskararen Nazioarteko Adierazpen instituzionalarekin bat egin du. Adierazpena osorik irakurtzeko HEMEN SAKATU.

IMG_4027