Domeka eguerdian emango dute Gabonetako kontzertua txistulariek

Domeka eguerdian emango dute Gabonetako kontzertua txistulariek
2019/12/20 eta kitto!
Usartza Txistulari Taldeak domekan emango du Gabonetako kontzertua, 12:30ean udaletxeko arkupeetan. Txistulariekin batera, beste hainbatek hartuko dute parte emanaldian: Sostoa abesbatza, Isabel Laspiur pianojolea, J.B. Gisasola Musika Eskolako txistu ikasleak, Unai Cabanzon (tronpeta), Danel Montero (tronpeta), Iñaki Orbegozo (tronpa), Xabier Martin (tronboia) eta Beñat Etxabe (tuba). Eskainiko duten egitaraua, berriz, honako hau da: Martxa Heraldikoak (Miguel Gonzalez Bastida), Atzerriko Eguberria (Jose Inaxio Ansorena), Bi Bilantziko (Mold. J.I. Ansorena), Dizdizka zeruan (Eva Ugalde, Mold. Gorka Zabaleta), Natus est in Bethleem (Xabier Sarasola, Mold. Garikoitz Mendizabal), Non degu, non? (Junkal Guerrero, Mold. Gorka Zabaleta), Umetxoaren ametsak (Sholom Secunda, Mold. Gorka Zabaleta), Din, Dan, Don (James Lord Pierpont, Mold. J.I. Ansorena), American Christmas (Amerikar bilduma) eta Gabon gabean-Alaken (Herrikoia, Mold. Txomin Agirregomezkorta).