Domekak Kirolian izeneko programa eskaintzen hasiko dira asteburuan

Domekak Kirolian izeneko programa eskaintzen hasiko dira asteburuan
2020/02/07 eta kitto!
Asteburu honetatik hasita eta martxoaren 29ra bitartean, domeka arratsaldetan Ipuruako kirolguneko kantxa berdea zabalduko dute, kirola egitera edo jolastera joan nahi duten haurrei (8-11 urte bitartekoei) horretarako aukera emateko. Domekak Kirolian izenekoa 17:00etatik 19:45era egongo da martxan eta Mitxeleta enpresako hiru begirale egongo dira bertan, kirol eta jolas ezberdinak uztartzen. Jardueran parte hartu ahal izateko derrigorrez eduki beharko da Kiroldegiko bazkide txartela (jarduera doan izango da).