Domekan egingo diren Bizilagunak bazkarietan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Domekan egingo diren Bizilagunak bazkarietan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago
ETA KITTO 2018, Aza 05

Eibarko Udalaren aniztasun kulturala atalak …eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean, Bizilagunak ekimena antolatu du azaroaren 11rako. BizilagunakGipuzkoako SOS Arrazakeriak bultzatutako ekintza da, eta berton Euskal Herriko hainbat udalerrik hartzen dute parte. Eibarren hirugarrenez ospatuko da.

Bizilagunak jatorri desberdina duten lagun eta familien arteko topaketa da eta asmoa elkarbizitza eta elkar ezaguera sustatzea da.  Antolatzaileek jende guztia animatu nahi dute, “munduko beste leku batzuetako janariak ezagutu eta beste herrialde batzuetako hizkuntzak, historiak eta kontakizunak entzuteko”.
Bizilagunak ekimena ospatzeko, aldez aurretik ezagunak ez diren familia biren arteko bazkaria antolatzen da. Azaroaren 11an, domekan, 14:00etan, egingo da bazkaria, baina aurretik, dinamizatzaile batek harremanetan jarriko ditu familia biak, eta familietako baten etxean egingo dute.
Aukeratu nola parte hartu nahi duzun: familia anfitrioi bezala zure etxean, gonbidatutako familia beste etxe batera, edo dinamizatzaile modura.
Izena emateko eta argibide gehiago lortzeko:

Eibarko Udala-Aniztasun kulturala saila: 943 708 440 – immigrazioa@eibar.eus

…eta kitto! Euskara Elkartea: 943 200 918 – ongietorri@etakitto.eus

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »