Kataluniaren alde Donostian egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
                    2019/02/14
                    13:15
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gure Esku Dago-ren ekimenez domekan Donostian egingo den mobilizaziora Eibartik joan nahi dutenentzat autobusa antolatzen dihardute: 10:30etan irtengo da, Ego Gainetik, eta izena emateko Guridi, Buenos Aires, Depor eta Beleko tabernetara joan behar da. “Elkartasuna aterpe. Konponbidea, democracia, llibertat” goiburuari jarraituta egingo den manifestazioa 12:00etan hasiko da, Groseko Katalunia Plazatik.

              
