Delteco Eibar Triatloi Taldeak Eibarko Udalarekin eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioekin elkarlanean antolatuta, zapatuan jokatutako Eibarko Duatloiaren 26. edizioan Hossain Kaanache nagusitu zen gizonezkoetan, 00:52:38 denborarekin helmugaratuta. Emakumezkoetan, berriz, lehena helmugaratzen Lourdes Oiartzabal izan zen (01:01:35). XXVI. EIBARKO DUATLOIA (Euskadiko duatloi sprint txapelketa) SAILKAPEN GUZTIAK IKUSTEKO HEMEN KLIKATU. Delteco Eibar Triatloi Taldeak bost ordezkarirekin hartu zuen parte proban: Julen Teran izan zen onena, 9. postuan, eta atzetik sailkatu ziren Gonzalo Saez (33), Roberto Gartzia (64), Pablo Zabala (82) eta Unai Artetxe (126).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri