Edurne Zenarruzabeitiak irabazi du “Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen!” lehiaketaren lehenengo saioa

Edurne Zenarruzabeitiak irabazi du “Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen!” lehiaketaren lehenengo saioa
ETA KITTO 2020, Urr 26

Joan den zapatuan lehiaketa berri batekin kaleratu zen …eta kitto! Euskara Elkartea. “Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen!” izenburuko lehiaketaren lehenengo saioa izan zen, eta parte-hartzaileek han zeuden bi tartek elkarrekin zenbat pisatzen zuten asmatu behar izan zuten. Bata, El Tío Palancasek emandako gozoki-tarta zen, eta bestea, berriz, San Andres Gozotegiko ohiko tarta ederra. Jende ugari hurbildu zen mahaira jolastera, baina bi tarten pisua bete-betean asmatu zuena Edurne Zenarruzabeitia izan zen: 3.595 kg pisatu zuten biek batera: 2.010 kg gozoki-tartak, eta 1.585 kg besteak. Edurnek, tarta biekin batera, hiru botila xanpain ere eraman zituen etxera.

Urtea amaitu aurretik beste bi egunetan irteteko asmoa dauka …eta kitto!-k: azaroaren 28an eta abenduaren 12an lehiaketa berria izango da jokoan. Ordurako jaki gazi zoragarriak izango dira jokoan.

Enkantea2

 

 

 

 

 

 

 

Enkantea 6ItziarEnkantea1Enkantea4Enkantea 5

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »