Egogain Borroka Eguna deitu dute biharko, egun osoko egitarauarekin

Egogain Borroka Eguna deitu dute biharko, egun osoko egitarauarekin
ETA KITTO 2019, Api 09

Biharko borroka eguna deitu dute Egogain Gerontologia Zentruko langileek eta egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte: 10:00etan gosari autogestionatuarekin hasiko dute eguna eta, ordu erdi geroago, info-puntua zabalduko dute; 11:00etan inguruak apaintzeko pankartak eta kartelak ipiniko dituzte eta 12:00etan prentsaurrekoa egingo dute eta 14:30ean kontzentrazioa (AmaƱako biribilgunean eta Egogainen). Ondoren, 15:00etan, bazkari autogestionatua hasiko da eta 16:00etan, berriz, kafe-tertulia; 17:30ean Korrikarako material prestaketarekin hasiko dira eta, amaitzeko, 18:30ean txokolate-jana eta karaokea egingo dituzte.

egogain borroka eguna

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »