Egun osorako ekitaldiak prestatu zituzten Egogain Gerontologia Zentruko langileek atzo egin zuten Borroka Egunerako. Gosariarekin hasi eta egunean zehar info-puntua zabaldu zuten, pankartak eta kartelak ipini zituzten, kontzentrazioa egin zuten, bazkaria, kafe-tertulia, Korrikarako materiala prestatu, tokolate-jana, karaokea…
Horrekin batera, euren aldarrikapenak ezagutzera emateko prentsaurrekoa ere egin zuten, BIDEO HONETAN ikus dezakezuen moduan: