Egogain Gerontologia Zentruko langileek euren egoera salatzeko mobilizazioekin jarraitzen dute

Egogain Gerontologia Zentruko langileek euren egoera salatzeko mobilizazioekin jarraitzen dute
2019/11/07 19:16
eta kitto!
Egogain Gerontologia Zentruko langileak gaurkoan ere mobilizatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiari Egogaineko gatazkari irtenbidea eman diezaion eskatzeko eta gure egoera salatzeko. Langileok kokoteraino gaude, benetako irtenbide negoziatu bat nahi dugu”. Datorren astean ere, eguaztenean (azaroak 13), Foru Aldundiaren aurrean kontzentrazioa egingo dute eta, ondoren, Egogaini buruzko monografikoa izango dute eta Aldundiari euren aldarrikapenak egin eta egoiliarrek behar duten arreta bermatzea eskatuko diote berriz ere.