Egogain Gerontologia Zentrukoak Zizurkilera joango dira bihar protesta egitera

Egogain Gerontologia Zentrukoak Zizurkilera joango dira bihar protesta egitera
2019/04/04 eta kitto!
Egogain Gerontologia Zentruko beharginak, Gipuzkoako Fordu Aldundiko lankide batzuekin batera, bihar Zizurkilera joango dira, “EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko hautagaiak han egongo direla aprobetxatuz, protesta egitera eta gure eskaerak jasotzen dituen gutuna ematera. Aldarria, Egogaineko borrokaldiaz gain, berriki inposatu diguten Lan Hitzarmenaren ingurukoa ere bada. Martxoaren 28an Aldundian izan genuen batzarrean, gure eskaera guztietatik bat bera ere ez zutela onartuko esan ziguten. Hau ikusita, LAB negoziazio mahaitik altxatu zen. Diru gehiago gastatzea suposatzen ez duten neurririk ere ez dutela onartuko eta langile gehiago ez dituztela kontratatuko ere esan dute”.

egogain zizurkil