Eguen honetan aukeratuko dira 'On Ekin' enpresa ideia eta proiektu lehiaketako irabazleak

Eguen honetan aukeratuko dira 'On Ekin' enpresa ideia eta proiektu lehiaketako irabazleak
2019/10/14 eta kitto!
Ekingune elkarteak antolatu duen ‘On Ekin’ enpresa arloko ideia eta proiektuen lehiaketaren 7. ediziora 22 ideia aurkeztu dira eta antolatzaileak pozarren daude lehiaketarako deialdiak izan duen arrakastarekin. Irabazleak aukeratzeko eguen honetan (hilak 17an) Kerizpe elkartean egingo duten ‘On Ekin’ afariak ere oso erantzun ona izan du, toki guztiak beteta daude eta. Epai-mahai batek aukeratu dituen sei finalistak zeintzuk diren afarian jakinaraziko dute eta, ondoren, hiru irabazleak afarira joandakoek aukeratuko dituzte, bozka bitartez. Jarraian ikus ditzazkezue lehiaketara aurkeztutako proiektu guztiak:

- ARROPAGARBI

Olga Salazar

Arropa-ikuztegi zerbitzua.

- BAT BI TA HIRU

Josi Roig, Nerea Zubillaga, Ibone Arreche,
Maite Aperribay, Berenice Elorza

Zentzuzko erronkak sortzea (estimulu batek eratzen duen helburu gertagaitza eta, erabakitzeko ahalmenean oinarrituta, hura onartzen duenarentzako desa oa, banakoaren interesak ongizate sozialarekin bateratzen dituena: komunitatean barneratzea, kidetza zentzua eta partaidetza balio errealarekin).

- BENELEO

Inhar López, Andoni Azkonobeitia

Autonomoei zuzendutako lan puntualak edo proiektuak bilatzeko aplikazioa edo Webgunea da.

- BERBA

Diego Andrés, Beñat Espiña, Marguerite Halley, Thomas Trincadon

Mundu osoko tokiko itzultzaileen lineako itzulpenen plataforma, adimen artifizialak bultzatua.

- BIO-K

Satxa Zeberio

Nekazaritza ekologikoko elikagaien ekoizpena.

- E-SPARK

Sergio del Moral, Jesus Paraiso, Ramón Carbonell, EMPRESA PUBLICUS MEDIA

Mugikortasun elektrikoko enpresa.

- EIBAR PARTY

Rosario Campos

Haurrentzako festen antolaketa eta entretenimendu-jarduerak.

- EK SAAHZ

Leticia Sánchez, Ariana Agüero

Diseinatzaileak eta azken produktu jasangarrien fabrikatzaileak konektateko lineako plataforma.

- ERRELEVIUM

Ane Maruri, Bertiz Elorriaga Elsa Scola, Julen Miner

Garapen jasangarriko berrikuntza plataforma. Erosketa-tiketen gehiegizko erabilera murrizten duten hiru aplikazio.

- ESENTZIA

Jokin Fernández, Agata Gabilondo

Zure seme-alabentzako ikastetxea bilatzen lagunduko dizugu.

- FUN ESKOLAK

Jon Montiel

Ikastetxeei eta guraso elkarteei eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen laguntzea.

- G@STROTEK 4.0

Amaiur Saiz, Unai Altuna, Janire Jauregi

Teknologia berriak eta gastronomia bateratzea adinduei eremu horietan gaitzen laguntzeko.

- IKIGAI

Jon Etxaniz, Jon Montiel

Hezkuntza, ongizate edo kirol arloetan, besteak beste, ikastaroak eta kontsultak eskaintzen dituen zentroa.

- KAXA

Marta Prol, Marina Crucelaegui, Jone Barandika

Kaxa sormena eta mugimenduaren bitartez osasun siko eta emozionala sustatzen dituen diziplina anitzeko elkarte bat da.

- LA CESTA

Fco. Javier Camacho

Hainbat dendatan erosketa aldi berean egiteko aukera ematen duen E-Commercea.

- MUJERES DE LA LUNA

Ane Dávila

Guatemalako emakume indigenen ahalduntzea.

- PARTEKATU

Aitor Martín, Jon Kepa Enriquez

Batetik bere ibilgailuarekin ohiko ibilbidea edo ibilbide puntual laburra edo ertaina egiten duen bat eta, bestetik, bide bera egin behar duten ibilgailu gabeko bidaiariak elkartzen dituen sarea edo sistema da Partekatu.

- RED REV

Marta Pérez

Garapen jasangarria erraztea.

- ROYO

Nuria Robleño, Sofia Machín

Zapatilen industriaren inguruko moda jasangarriko marka .

- TXOKO APP

Galder García, Hodei Larrañaga

Zure elkartea kudeatzeko aplikazioa.

- URKO CARAVAN

Leire Sierra, Juana Picón

Autokarabanen, karabanen eta camperren salmenta, alokairua eta estalitako aparkalekua.

- VLUBER

Breixo Conde, Iñaki Lasa, Nuño Urrea, Isaak Bilbatua

Plataforma adimentsu bidez janari osasuntsua prestatu eta banatzen duen enpresa. Halaber, nutrizio aholkularitza eskaintzen du.