Eguen Zurirako Udalak antolatutako jarduerak bertan behera lagako dituzte, analisien emaitzen zain

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eguen Zurirako Udalak antolatutako jarduerak bertan behera lagako dituzte, analisien emaitzen zain
ETA KITTO 2020, Ots 18

Gaur eguerdian bilduta egon eta gero, Zaldibarko zabortegiko lur-jausia dela eta, Eibarko Udalak Aratosteen inguruan honako erabaki hauek hartu dituela jakinarazi dute:

1. Hezkuntza-komunitatea hartzen ari den erabakiekin bat etorriz, jarraitzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilaritzaren Osasun Publikoak emandako gomendioei.

2. Eibarko Udalak antolatutako Eguen Zuri eguneko ekitaldiak bertan behera lagatzea. Osasun Kontseilaritzaren Osasun Publikoko gomendioak indargabetuko balira, ekitaldiak Martitzenean egingo lirateke.a

3. Datorren osteguneko analisien emaitzen zain geratzea, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoak emandako aholkuei jarraitzea. Gomendioei eutsiz gero, bertan behera geratuko lirateke Eibarko Udalak Aratosteetarako antolatutako jarduera guztiak. Aholku horiek indargabetuz gero, Aratosteetako egitarauari eutsiko zaio.

4. Ostegunean, otsailak 20, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko aholkuak ezagutu ondoren jakinaraziko da hartutako erabakiaren berri.

OHARRA: Ostegun arratsaldean, otsailak 20, egitekoak ziren Aratosteetako jarduera guztiak bertan behera gelditu direnez, erdigunea ez da oinezkoentzat jarriko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »