EH Bilduk gaur arratsaldean aurkeztuko du bere alkategaia, Eibarko Bizikleta Plazan

EH Bilduk gaur arratsaldean aurkeztuko du bere alkategaia, Eibarko Bizikleta Plazan
2019/03/15 13:17 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean, Gorka Errasti, Eibarko EH Bilduren alkategaiaren aurkezpen ekitaldia egingo dute Eibarko Bizikleta Plazan. Ekitaldian solasaldia eta musika egongo dira eta Juan Karlos Izagirre, Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaiak ere hartuko du parte. Amaitzean, pintxoak eta edariak eskainiko dituzte Bilgunean.