Eibar BHI-ko ikasleen artelanen erakusketa zabalduko dute gaur Portalean

Eibar BHI-ko ikasleen artelanen erakusketa zabalduko dute gaur Portalean
2019/04/04 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean inauguratuko dute Portalean “Eibar BHI - Adin txiki, artista handi” izenburuko erakusketa. Ikasturte honetan Eibarko DBH eta Batxilergoa bateratu dituzte, Eibar BHI ikastetxe berria sortuta eta, hori dela eta, orain arte Batxilergo artistikoko ikasleek urtero egiten zuten erakusketa beste mailetara zabaldu nahi izan dute. Apirilaren 28ra arte ikusgai egongo den erakusketan, beraz, 2. DBH mailatik hasi eta Batxilergoko 2. maila bitartean ikasten ari diren gazteen lanak ikusi ahal izango dira, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.

eibar bhi txartela