Eibar FT-ak Mallorcan hasiko du Liga

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT-ak Mallorcan hasiko du Liga
ETA KITTO 2019, Uzt 05

Eibar FT-ak 2019-20 denboraldiko Ligako lehen hiru partiduak kanpoan jokatuko ditu, Ipuruan egiten ari diren obrak direla-eta Eibarrek eskatutakoa Espainiako Foball Federazioak aintzat hartu eta gero. Eibartarrek Mallorca igoberriaren Sont Moix zelaian jokatuko dute lehenengo partidua abuztuaren 18ko asteburuan, Osasuna igoberria ere izango dute bigarren aurkari Sadarren abuztuaren 25eko asteburuan, eta Madrilgo Atletico izango dute aurrean ligako hirugarren jardunaldian Wanda Metropolitanon irailaren lehen asteburuan. Laugarren jardunaldiko neurketan Espanyol izango da Ipuruan jasoko duten lehen aurkaria, dagoeneko irailean ondo sartuta.
Bestalde, Ruben Peña eskumako hegaleko atzelariak Eibar laga eta Vilarrealen jokatuko du hurrengo bost denboraldietan, 10 milioi euroren truke. Sevillara joandako Joan Jordanekin batera, bi traspaso horiei esker Eibarrek 20 milioi eurotik gora jaso du; hori bai, ez da erraza izango azken denboraldian Mendilibarren taldean hain funtsezkoak izan diren bi jokalari horiek ordezkatzea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »