Eibar FT-k lehen mailan jokatuko du datorren denboraldian

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT-k lehen mailan jokatuko du datorren denboraldian
ETA KITTO 2020, Mai 06

Emakumezkoen Eibar FT-k Iberdrola Ligan jokatuko du datorren denboraldian, gaur goizean Espainiako Futbol Federazioak foball ez profesionalaren txapelketak amaitutzat eman ondoren. Komisio Delegatuak neurria baieztatu behar du, baina barixakuan onartuko du.

UEU-Irakaskuntza-Master

Eibar bere multzoko bigarren postuan zegoen alarma egoera ezarri aurretik, baina Athletic Club B ezin denez maila igo, gorriurdinak igoko dira. Beraz, eibartarrek historia egin dute eta historian lehen aldiz mailarik gorenean jokatuko dute.

Eibartarrak FT-k bai jokatu zuen lehen mailan (Nazional Ligan), baina 2001an sortutako Superligatik kanpo geratu zen baldintza ekonomikoak ez betetzeagatik. Orduan, Eibartarrak FT Eibar FT-n integratu zen eta beti izan du begiz jota lehen mailara igotzea. Orain, lortu du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »