Eibar Igerixan taldeko 44 igerilarik jardun zuten XXXI. Gabon Kopan

Eibar Igerixan taldeko 44 igerilarik jardun zuten XXXI. Gabon Kopan
2019/12/26 eta kitto!
Zapatuan jokatu zen XXXI. Gabon Kopa Ipurua kiroldegian eta bertan parte hartu zuten Eibar Igerixan taldeko 44 igerilarik, benjamin eta alebin kategorietan. Arratsaldean zehar, igeriketa probekin batera, puzgarriak, Gabonetako otarraren zozketa eta oparien banaketa egin zituzten.

50 metro bizkar proban, Malen Pedrosak (2010) zilarra lortu zuen eta Janire Richardek (2010) brontzea. 50 metro bular-igeriketan Maialen Zenarruzabeitiak (2010) urrezko domina, Nora Ortuetak (2010) zilarrezkoa, Mara Olañetak (2010) brontzezkoa eta Nora Llerak (2009) zilarrezkoa irabazi zituzten. 50 metro libre proban, Ane Larrañagak (2011) urrea, Itsaso Castrillok (2010) zilarra, Paula Calvok (2009) urrea eta Irene Alonsok (2009) brontzea jaso zituzten. 50 metro tximeletan, Alexander Echalucek (2007) eta Nora Guineak (2008) urrezko domina bana hartu zituzten. 100 metro bizkarretan Jon Martinek (2007) zilarra irabazi zuen eta Iker Calvok (2006) urrea. 100 metro bular-igeriketan, Ibrahim Benslaimanek (2007) urrezko domina irabazi zuen eta Salim Benslaimanek (2006) zilarrezkoa. 4x25 estilo errelebotan, Paula Calvo, Ane Laskurain, Maialen Zenarruzabeitia, Irene Alonso, Jorge Mera, Izei Aviles, Xagit Bartolome eta Jon Guineak osatutako benjaminen taldeak brontzezko domina lortu zuen. Eta 4x25 estilo errelebotan, Iker Calvo, Ibrahim Benslaiman, Adrian Echaluce eta Jon Martinek osatutako alebin taldeak urrea eskuratu zuen.