250 lagunetik gora batu ziren Armeria Eskolako batzarrean

250 lagunetik gora batu ziren Armeria Eskolako batzarrean
2012/03/27 00:00
eta kitto!

Armeria Eskolako Ikasle Ohien urteroko batzarra aurten berezia izan da, eskolaren sorreraren mendeurrena betetzen dela-eta: zapatuan 250 bat ikasle-ohik, irakaslek zein eskolan bestelako beharretan jardundakoek bat egin zuten. Eurekin batera izan ziren, besteak beste, Isabel Celaá Hezkuntza sailburua, Iñaki Arriola Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburua, IK4-Teknikerreko Jesus Mª Iriondo eta Alex Bengoa eta Juan Angel Balbás Debegesako zuzendaria. Goizean bertaratutako guztiei krabelin bana eman ostean, bestelako errekonozimenduak banatu zituzten ikastetxeak hartu zuen ekitaldian eta, nola ez, talde-argazkia atera zuten ikastetxe kanpoan. Jarraian egunerako bereziki zabaldu zuten lorategian piskolabisa eskaini zieten. Eskolak antolatutako argazkilaritza lehiaketako irabazleei sariak banatu ondoren, Intercom Taldeko Antonio González Barrosek ekintzaileen inguruko hitzaldia eman zuen eta, jardunaldia biribiltzeko, frontoian denek elkarrekin bazkaldu zuten. Bazkalostean, 1962ko belaunaldikoei 50. urteurreneko intsigniak eta 1987koei 25. urteurreneko diplomak banatu zizkieten. Bestalde, Aitor Arakistain Burnikerreko sortzaile eta Paris-Dakarreko pilotoa eta Natividad García Dinitel 2000-ko kontseilari delegatuak Armeria Eskolaren enbajadore gisara jardungo dute.