Akondia udalbus-unitate berria aurkeztu dute

Akondia udalbus-unitate berria aurkeztu dute
2012/05/11 00:00
eta kitto!

Jose Ignacio Asensio EuskoTreneko Zuzendari Nagusiak eta Miguel de los Toyos alkateak Udalbus zerbitzurako EuskoTrenek erositako unitate berria, Akondia izenekoa aurkeztu dute gaur goizean. Gaur aurkeztu dutenaren moduko 3 unitatek osatutako flotak 378.000 euroko kostua izan du. Udalbus zerbitzua Udalak eskaintzen du, baina 2010ean 10 urterako berritutako kontzesioari jarraituta, EuskoTren enpresak dauka horren inguruko ardura. Txartelak 0'65 euro balio du.
Unitate honekin EuskoTrenek erositako hiru autobusen flota osatzen du. Hirugarren autobus hau, IRIBUS (IVECO) enpresak fabrikatuta eta FERQUI karrozeriarekin, gaurtik aurrera zerbitzuan egongo da ordezko unitate bezala egun zirkulazioan dauden unitate biri txandakako modu batean atseden emateko.
Autobus honek, aurreko biek bezala, EEV-ko ingurumeneko araudia betetzen du, horrek egungo Euro V araudiaren ingurumeneko baldintzak hobetzen ditu, partikula-igorpenak murrizteko %30ean.
Autobusen ezaugarririk aipagarrienak honakoak dira:
-    Gurpil-aulkietan elbarritasunarekin dauden pertsonentzako sartzeko arrapala (MUP).
-    6 leku MUPrentzako beso-pausatzeko ezkutagarriarekin, besaulkian esertzeko errazago izan dadin.
-    Autobusak esertzeko 18 leku ditu eta 20 zutik joateko.
-    Helmuga adierazten duen errotulu elektronikoa.
-    Atzerantz joateko eta eskumako aldea ikusteko kamara, eskolako araudia betez.
-    Ustiapen laguntza sistema (ULS).
-    Jendearentzako informazioa emateko TFT monitorea eta Aginte Postura konektatuta ULSaren bitartez. Horri esker erabiltzaileak hurrengo geralekuaren berri izango du, eta baita mezuak emateko postu nagusitik ere, hala nola, trafikoan egon daitezken aldaketak.