Astekariaren 1.233 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.233 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/06/16 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.233 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Aste honetakoa ale berezia da, San Juan jaiak direla eta eduki gehienak jaiekin lotutakoak baitira. Hala ere, badaude bestelako gai batzuk ere: Arrate Kultur Elkartearen eskutik udako gauetarako antolatu ohi duten ikus-entzunezko zikloaren emanaldiak, Eibarko II. Txistu Eguna, Eibarko Euskaraldiaren aurkezpena, bihar Untzagan kontzertua emango duen En Tol Sarmiento taldeko Iñigo Etxezarretarekin elkarrizketa, Jaixak Herrixak Herrixandakok txosnagunerako prestatu duen egitaraua, aurten 15 urte beteko dituen Gazte Eguna, Udalak omenduko dituenak, domeka eguerdian egingo den herri-kirolen Euskal Jaialdia, kale antzerkia, danborrada, Lizarrako dultzaineroak… eta, jakina, datozen egunetarako antolatu diren ekitaldi guztien ordutegi eta bestelakoak.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.