Astekariaren 1.240 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.240 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/09/22 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.240 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren eskaerak urriaren
1ean pertsona nagusien nazioarteko eguna dela eta, Debabarrenerako deitu duten mobilizazioa; urtea amaitzeko geratzen den tarterako  antolatu duen kultur jardueren programa; Eibarko Asteklimaren baitan egingo diren jarduerak; Untzagako jubilatuen udalekuak; uztailaz geroztik immigrazio teknikari berria den Aitziber Salazar Arrestirekin elkarrizketa; urriaren 1ean ospatuko den Sagardo Eguna; Klub Deportiboko Txirrindularitza Taldeko Galder Lasuenek bizikleta elektrikoa Eibarren nola erabili azaldu digu; domekan hasiko den Bertsolaritza Txapelketa Nagusian gai-jartzaile lanetan arituko den Ane Ezenarro Beristainekin elkarrizketa; eta bihar Coliseon “Lubaki lainotsua” antzezlana taularatuko duen ATX Teatroko Iñaki Ziarrustak kontatutakoa.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.