Astekariaren 1.241 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Astekariaren 1.241 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
ETA KITTO 2022, Ira 29

Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.241 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Urriaren lehena Adinekoen Eskubideen Aldeko Eguna dela eta, Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduarekin bat eginik, zapatuan egingo den eskualde mailako manifestazioari buruzko informazioa; azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte egingo den Euskaraldia eta ekimenerako nola ari dira prestatzen Debabarreneko herri-batzordeetan; Odisea elkarteak urriaren 8rako prestatu duen “Ulisesen Jokoak” izeneko ekitaldia; “Berrerabili eta berrasmatu” tailerren edizio berriari buruzko informazio zabala; Ekingune elkarteko presidentea den Leire Berasaluzerekin elkarrizketa; eta zapatuan egun osoan Untzagan ospatuko den Sagardo Egunari buruzko gehigarri berezia, jaialdiaren inguruko informazio guztiarekin; eta, gainera, euskararen alde egindako lanarengatik Sagardo Egunean omenduko duten Leire Narbaiza ere elkarrizketatu dugu.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »