Astekariaren 1.246 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.246 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/11/03 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.246 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: etorkizunean Eibarko autobus geltokia kokatzeko tokiaren inguruan Udaleko alderdien artean dauden iritzi ezberdinak; orain dela ia bost urte esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Mikel Lizarralde eibartarrak abiatu duen Zazpi izeneko proiektua; Ekingune ekintzaileen elkartearen On Ekin saria irabazi duen Nataly Villenek bere enpresa proiektua azaldu digu;  Debabarreneko Mankomunitateak eta Eibarko Hezkuntza Esparruak jantokietan elikagaien xahutzea saihesteko martxan daukaten proiektua; domekatik aurrera Sostoa abesbatzak hasiko duen bide berria; arreko barixakuan hasi ziren Plazara Dantza saioak; Euskaraldiari buruzko lekukotasunak; eta astelehenean hasiko den XXIII. Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdia.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.