Astekariaren 1.248 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.248 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/11/17 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.248 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Matraka neska* gazte taldeak azaroaren 25aren inguruan antolatu duen egitaraua; Torrekuako anbulatorio zaharra jubilatuendako etxea bilakatzeko Udalak egin duen aurreproiektua; AEK euskaltegikoek astelehenean Gaztaiñerre ospatzeko egindako kalejira eta ondra-janak; domekan bertan ospatzen hasiko garen San Andres jaien inguruan antolatu den egitaraua; Santa Zezilia kontzertuan Eibarko Musika Bandarekin batera arituko den Rodolfo Epelde munduko tronpa-jole onenetakoarekin elkarrizketa; Soraluzeko Errabal elkarteak laugarrenez antolatu duen Blues Hotsak jaialdia; 57. Behobia-Donostiaren helmugara ailegatu ziren eibartarren markak; zapatu arratsaldean jokatuko den IX. Asier Cuevas herri- lasterketa; euskeraren erabilera eta egoera herri mailan hobetzeko asmoz abiatu berri den Boteprontuan Euskaraz dinamika; aurreko zapatuan amaitu zen Asier Errasti Film Laburren Jaialdian saritutako lanak; eta datozen egunotan Eibarren egingo diren kultur arloko jarduerak.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.