Auto hibridoa Udal Brigadarentzat

Auto hibridoa Udal Brigadarentzat
2018/10/04 eta kitto!
Eibarko Udalak auto hibridoa erosi du Udal Brigadarentzat, energia-eraginkortasunaren aldeko duen konpromezua berretsi asmoz. Brigadako langileen eta ekipoen lekualdaketarako eta azpiegituren mantenurako erabiliko da aste honetan jaso duen autoa, eta 18.977 euroko kostua izan du. Autoak bi motorizazio uztartzen ditu, bata barne-errekuntzakoa, eta bestea elektrikoa. Era berean, 26 urteko zerbitzua eman eta gero, Udala Brigadak ‘Land Rover’ historikoa erretiratu du.