Barixakuak Jolasian ekimena Torrekuan izango da aste honetan

Barixakuak Jolasian ekimena Torrekuan izango da aste honetan
2022/01/17 eta kitto!
Urtarrilaren 21ean, ostirala, Torrekuako parkeak hartuko ditu Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara jolas dibertigarriak eskainiko dira HH3tik LH2ra bitarteko umeentzat, doan eta monitoreek lagunduta.

Joan den ostiralean Txaltxa Zelaiko parkeak hartu zituen jolasak. Hotza egin arren, primeran pasatu zuten etxeko txikiek.

Barixakuak Jolasian ekimena Gurasoak Berbetan programaren barruan antolatzen du ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Familia giroa euskalduntzea du helburu programa horrek eta horretarako hainbat aukera eskaintzen ditu elkarteak: mintzapraktikako taldeak astean behin, irteerak, tailerrak... Urte osoan eman daiteke izena (elkartea@etakitto.eus) eta doan da.