Barixakura arte eman daiteke izena “Nordic Walking Bataioa” ikastaroan parte hartzeko

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Barixakura arte eman daiteke izena “Nordic Walking Bataioa” ikastaroan parte hartzeko
ETA KITTO 2019, Ira 11

Azken urteotan egindakoaren bidetik, Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egingo du Udalak beste behin eta, horren harira, “Oinez eta Bizikletaz segurtasunez ibiltzea” kanpainaren aurtengo goiburuari jarraituz, Udaleko Ingurumen Sailak hainbat jarduera antolatu ditu irailaren 16tik 21era bitartean.

Prestatu duten click egitaraua astelehenean hasiko da, Udal Kirol Patronatuak antolatu duen “Nordic Walking Bataioa” izeneko ikastaroarekin. Parte hartzera animatzen direnek geroz eta jarraitzaile gehiago dituen kirol-diziplina bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute, Unben izango den ordu eta erdiko saioan. Bi ordutegi daude aukeran: 10:00etatik 11:30era eta 18:00etatik 19:30era eta, astelehenean ez ezik, eguaztenean bigarren saio bat egingo dute, toki eta ordu berean. watch Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea, Ipurua kiroldegian (barixakua izango da azken eguna) eta taldea osatzeko gutxienez sei lagun eta 15 gehien jota elkartzea eskatzen dute arduradunek.

Martitzenean, berriz, “Islas para viajar en bici” izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dute Portaleko areto nagusian, 18:30ean. Ordubeteko iraupena izango duen saioa gazteleraz izango da eta bertan familia batek munduko bost kontinenteetako irletan zehar (Islandia, Singapur, Kuba, Zeelanda Berria, Gore, Ko Phi Phi Don, Galapagos uharteak…) bizikletaz egindako bidaiak erakutsiko dituzte.

Eta eguenean, 10:00etan “Mugikortasun Jasangarriaren Martxa” abiatuko da Uni Eibar Ermua BHI-tik, mugikortasun iraunkorragoa eta osasuntsuagoa aldarrikatzeko asmoz. Ehunka ikasle eta irakasleren parte-hartzea izango duen martxak Eibarko kaleak zeharkatuko ditu, Untzagan amaitu aurretik.

Aipatutakoekin batera, irailak 20an, 16:30etik 19:30era bitartean umeentzat bereziki pentsatutako hainbat jarduera egingo dira Untzagan: bi urtetik aurrerako haurrek Molto bizikletentzat prestatuko duten zirkuitoan euren trebetasuna erakusteko aukera izango dute eta 4 urtetik 12 urtera bitartekoek ere horretarako aukera izango dute, baina kartsentzat prestatutako beste zirkuito batean. Gainera, lau urtetik gorakoentzat eskulan-tailerrak antolatu dituzte: parte hartzen dutenek bizikleta piezak erabilita giltzatakoak eta zakutoak egingo dituzte eta mugikortasun jasangarriaren inguruko marrazkiak egiteko aukera ere egongo da. Egun horretan bertan, baina 18:00etan hasita, Untzagatik “Nordic Walking Martxa” abiatuko da. Parte hartzen dutenek 4 kilometroko ibilbidea egingo dute, “Eibar Ibili” zirkuitu gorritik, herriko bide osasuntsuen sarearen barruan dagoen “Eibar Ibili” zirkuitu gorriari jarraituta. Egunean bertan eman daiteke izena, 17:00etatik 17:45era Untzagan eta parte-hartzaileei kamiseta bana oparituko diete.

Eta, egitaraua biribiltzeko, irailaren 21ean (zapatua) bigarren eskuko bizikleten eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuen salerosketa-azoka egingo da Untzagan, 10:00etatik 14:00etara. Nahi duenak izango du parte hartzeko aukera, saldu nahi dituen bizikleta zein bestelako gauzak (patinak, patineteak…) azoka hasi baino lehen (08:30etik 10:00etara) Untzagara eramanda. Eta, horrekin batera, goiz osoan zehar bizikletak konpontzeko doako tailerra egongo da martxan, Untzagan bertan. Informazio gehiago nahi izanez gero 943670249 telefono zenbakira deitu daiteke. Eta zapatu hori autorik gabeko eguna izango denez, Udalbusa dohainik izango da. Bestalde, eta antolatzaileek adierazi dutenez, Eibarko Txirrindularien Elkarteak urtero antolatzen duen Pedalaren Eguna aurrerago, urrian izango da oraingoan.

Mugikortasunaren Europako Astea

Irailak 16, astelehena

10:00/11:30 eta 18:00/19:30: “Nordic Walking Bataioa” ikastaroa (1. saioa), Udal Kirol Patronatuak antolatuta. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Unbeko kiroldegian.

Irailak 17, martitzena

18:30: “Islas para viajar en bici” ikus-entzunezko hitzaldia. Portaleko areto nagusian.

Irailak 18, eguaztena

10:00/11:30 eta 18:00/19:30: “Nordic Walking Bataioa” ikastaroa (2. saioa), Udal Kirol Patronatuak antolatuta. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Unbeko kiroldegian.

click Irailak 19, eguena

10:00: “Mugikortasun Jasangarriaren Martxa”. IES UNI Eibar Ermua BHIn hasi eta, Eibarko kaleak zeharkatu ondoren, Untzagan amaituko da.

source url Irailak 20, barixakua

16:30/19:30: Umeendako jarduerak: Molto bizikletentzat zirkuitoa (2 urtetik aurrera) eta kartsentzat zirkuitoa (4-12 urtekoentzat). Eskulan tailerra 4 urtetik gorakoentzat. Untzaga plazan.

18:00: “Nordic Walking Martxa”. Untzagatik hasita, 4 kilometroko ibilbidea, “Eibar Ibili” zirkuitu gorritik. Izen-ematea egunean bertan, 17:00etatik 17:45era Untzagan.

Irailak 21, zapatua

10:00/14:00: Bigarren eskuko bizikleten eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuen salerosketa-azoka. Goiz osoan bizikletak konpontzeko doako tailerra egongo da zabalik. Untzaga plazan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »