Bideo-bilduma osatu du ...eta kitto!-k etxean egiten diharduzuenarekin

Bideo-bilduma osatu du ...eta kitto!-k etxean egiten diharduzuenarekin
2020/04/03 eta kitto!
Aste osoa darama ...eta kitto! Euskara Elkarteak konfinamendu-egoera honetan etxean egiten diharduzuena guri kontatzeko eskatzen, eta eibartarren erantzuna zoragarria izan da; ez genuen gutxiagorik espero!

Hainbat bideo jaso ditugu: trikimailuak, jolasak, erronkak... eta horiek guztiak bildu eta ikusgai jarri ditugu zuentzat. Dena dela, zuen bideoak jasotzen segitzeko desiatzen gaude. Zuek nahi duzuena izan daiteke: errezeta goxoren bat, eskulanak, jolasak, abestiak, 20:00etako txaloak, kirola balkoian egiten...

Bidali zuen bideoak eta argazkiak helbide honetara: elkartea@etakitto.eus.

Aste honetakoak hemen dituzue:

https://youtu.be/vW7SgcV15Ko

https://youtu.be/8iWr-7WgatE

https://youtu.be/XzdY4cBESaU

https://youtu.be/_zEAlb_L7dE

https://youtu.be/HUr3EIKK1-U