Aste osoa darama …eta kitto! Euskara Elkarteak konfinamendu-egoera honetan etxean egiten diharduzuena guri kontatzeko eskatzen, eta eibartarren erantzuna zoragarria izan da; ez genuen gutxiagorik espero!
Hainbat bideo jaso ditugu: trikimailuak, jolasak, erronkak… eta horiek guztiak bildu eta ikusgai jarri ditugu zuentzat. Dena dela, zuen bideoakĀ jasotzen segitzeko desiatzen gaude. Zuek nahi duzuena izan daiteke: errezeta goxoren bat, eskulanak, jolasak, abestiak, 20:00etako txaloak, kirola balkoian egiten…
Bidali zuen bideoak eta argazkiak helbide honetara: elkartea@etakitto.eus.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri