[BIDEOA] Jendetza elkartu zen Untzagan Eibar foball taldeak denboraldia agurtzeko antolatu zuen jaialdian

[BIDEOA] Jendetza elkartu zen Untzagan Eibar foball taldeak denboraldia agurtzeko antolatu zuen jaialdian
2019/05/20 eta kitto!
Atzo arratsaldean bina berdindu zuen Eibarrek Bartzelonaren aurka jokatu zuen norgehiagoka, Ligako 38. jardunaldian eta, 47 punturekin, hamabigarren tokian agurtu zuten denboraldia armaginek. Taldeak Lehen Mailan sei urte bete dituela zelaira joandako zaletuekin batera ospatu eta gero, jaiak Untzagan jarraitu zuen, DJ Txurruk, Gatibuk eta Su Ta Gar taldekoen musikaren erritmora. ARGAZKI BILDUMA ETA BIDEOA gure MEDIATEKAN IKUSTEKO MODUAN DAUDE.

https://youtu.be/munEu3agFiY