Errepublika aldarrikatzen lehena izan zelako jaso zuen Eibarrek “Oso Hiri Eredugarriaren” tituloa

Errepublika aldarrikatzen lehena izan zelako jaso zuen Eibarrek “Oso Hiri Eredugarriaren” tituloa
ETA KITTO 2020, Api 14

Eibarko Udal Artxiboak gogora ekarri duenez, “1931ko apirilaren 14an, goizeko seietan, Alejandro Telleria buru zutela, zinegotzi hautetsiek kargua hartu zuten bilkura publikoan, ondoren, Errepublika aldarrikatu zuten, eta sosegu publikoaren berme izango zen ordenamendu berria eraikitzeari ekin zioten. Horrela hartu zien aurrea Eibarrek estatuko gainerako hiriei eta hiriburuei eta, hori dela eta, Niceto Alcalá Zamoraren Gobernuak “Oso hiri eredugarria” titulua eman zion Eibarko hiriari”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »