...eta kitto!-ko bazkideentzat oharra

...eta kitto!-ko bazkideentzat oharra
2018/04/05 eta kitto!
Zuri, ...eta kitto!-ko bazkide zaren horri, 25 urte hauetan zure parte- hartzeak garrantzia izan duela esan nahi dizugu, ...eta kitto! Euskara Elkartea zu zeu ere bazarela, eta horregatik EZIN DUZULA HAU GALDU!

Zuretzat prestatu dugu eta!

Apirilaren 22an, domekan, eguerdiko 12:00etan Coliseo Antzokian  egingo dugun jaialdi mundialera etortzeko zure gonbidapena prest dugu bulegoan. Astelehenera arteko epea duzu lehentasunez, sarrera eskuratzeko.

*Bazkide bakoitzak, beste lagun batentzat sarrera jaso ahal izango du.

Jaialdi egunean bertan bazkide guztiek jasoko duzue oroigarri bana.