Gaurtik hasita Untzagako aldetik, Atezaintzako atetik sartu beharko da udaletxera

Gaurtik hasita Untzagako aldetik, Atezaintzako atetik sartu beharko da udaletxera
2021/05/10 18:14
eta kitto!
Gaurtik hasita, udaletxera joan behar duenak Untzaga plazako aldetik, arkupeetan dagoen ateetako batetik (Atezaintzatik) sartu beharko da. Pandemiaren neurri murriztaileak direla-eta, azken hileotan atzealdetik, Udaltzaingoaren aldetik sartu behar izan da derrigorrez, baina aurrerantzean fatxada nagusiaren aldetik izango da sarrera.

Atezaintzako atea behar den moduan seinaleztatu dute, jendeak nondik sartu behar duen argi ikus dezan eta, bertan, sarreraren eta identifikazioaren kontrola egingo dute. Udaletxetik irtetzeko, berriz, Udaltzaingoaren aldameneko atea erabili beharko da.

Bestalde, Pegora Herritarren Arreta Zerbitzura doazenak, beti bezala, eraikinaren aldameneko atetik sartuko dira, eta ez patiora ematen duen atetik; lehen hortik ere joan zitekeen, baina hemendik aurrera ate hori itxita egongo da.

Nortasun Agiri Nazionala (NAN) izapidetzera doazenak ere Atezaintzatik sartu beharko dira, eta bakarrik emango da baimena hitzordua baino 10 minutu lehenago sartzeko, jende-pilaketak saihesteko.