"Ikasi zure proiektua sare sozialen bidez ikusarazten" ikastaroan izena emateko azken egunak UEUn

"Ikasi zure proiektua sare sozialen bidez ikusarazten" ikastaroan izena emateko azken egunak UEUn
2016/04/06 eta kitto!
Argi dago egungo gizarte digitalean sare sozialak beharrezkoak direla, bai lagunekin komunikatzeko tresna bezala baita produktu bat saldu nahi eta bezeroekin harremanetan jartzeko ere. Hori dela-eta, beldurrak kendu eta horietan barneratu beharra dago. Beldur hori uxatzen saiatuko gara ikastaroan.

Tokia: UEUren egoitza akademikoa, Markeskoa

Irakaslea: Libe Mimenza

Helburuak:


  • Sare sozialek lan-munduari eskaintzen dizkioten abantailak ezagutzea.

  • Sare sozialen erabilera eraginkorra eta ona barneratzea.


AZKEN EGUNAK IZENA EMATEKO!  Ikastaroa apirilaren 12an hasiko da