Jesus Gutierrez historialariak bonbardaketaren inguruko hitzaldia emango du gaur

Jesus Gutierrez historialariak bonbardaketaren inguruko hitzaldia emango du gaur
2012/04/24 eta kitto!

Eibarko Bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen da eta, horren harira, Jesus Gutierrez historialariak hitzaldia emango du Portalean, 19.00etatik aurrera. Gutierrezek Eibar Gerra Zibilaren garaian ikertu du, eta hitzaldian ikerketa horren emaitzak aurkeztuko ditu. Batez ere Eibarko hiriak 7 hilabetean zehar gerra fronte gisara bizi izandako berezitasunen gainean egingo du berba. Besteak beste Arrateko eta Karakateko kainoikadak jasan zituen eta baita aire-erasoak ere.
Historialariaren arabera, hildakoei eta suntsiketei dagokienez latzenak izan ziren gertakariak aire-bonbardaketaren ondorio izan ziren. Bonbardaketa horiek Errepublikaren botere legitimoaren aurka altxatu zirenek egin zituzten, eta euren helburu estrategikoak arma fabrikak eta Isasiko eta Errebaleko komentuetan kokaturik zeuden kuartelak izan ziren. Unerik latzenak apirilaren 24 eta 25 bitartean bizi izan ziren. Egun horietan italiarren bonbardaketen ondorioz hildako eta zauritu ugari egon ziren.