Eguraldiari buruzko iragarpenak bete dira eta, horrela, euri zaparrada izugarria bota du arratsaldean, 18:00ak inguruan. Tarteka txingorra ere jausi da eta herriko kaleek urez gainezka egin dute auzo askotan, Legarren besteak beste. Ekaitzen arriskua dela eta, Segurtasun Sailak aktibatuta dauka alerta laranja, gaurko 22:00ak arte.

#eguraldia#euria#txingorra#uholdeekaitzaufalazaparrada
Gaiarekin zerikusia duten albisteak