Langile gutxiagorekin beste solairu bat irekitzea erabaki dute Egogain Gerontologia Zentroan

Langile gutxiagorekin beste solairu bat irekitzea erabaki dute Egogain Gerontologia Zentroan
ETA KITTO 2020, Mar 04

Egogain Gerontologia Zentroko langileek itxialdia egin zuten herenegun, agintariek langile gutxiagorekin beste solairu bat irekitzea erabaki dutelako, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Egogaineko langileek ia urte bi daramatzate borrokan euren lan baldintzen eta nagusien eskubideen alde eta, erabaki honen aurrean, “Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera inposatzailea eta langile zein egoiliarrekiko erakutsi duen mespretxua salatzeko” egin zuten martitzeneko ekintza.

Langileek adierazi zutenez, “Egogaineko langileok ez gara isildu ia bi urte beteko duen borrokaldi luze honetan, ezta gutxiago ere! Bai, ordea, bidelagunak galdu, 18 lankidek alde egin behar izan baitute egoerak behartuta, hau da, Aldundiak hartu duen prekarizazio eta esplotazio norabideagatik“.

Euren berbetan, “Aldundia zuzentzen duten PNV eta PSEk itxurakeria egiten dute; pertsona helburu, Gipuzkoa orain, Etorkizuna eraikiz… marketing hutsa. Egogain gobernu talde honek eraikitzen duen errealitatearen adierazle garbia da; zaintza negozio bihurtzen dihardute, zerbitzu publikoak azpikontraten esku utziz. Era berean, zaintza sektore feminizatua izanik, lanean dihardugun garen emakumeok baztertuz. Egogaineko langileok lan eta bizi duinagatik borrokatzen jarraituko dugu, borrokaren eredu izaten jarraituko dugu“.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »