Maixa-k bere inkesta erantzutera animatu nahi ditu herritarrak

Maixa-k bere inkesta erantzutera animatu nahi ditu herritarrak
2012/03/27 eta kitto!

Maixa Eibarko herritarren parte-hartze mahaiak, orain dela 3 urte egindakoaren bidetik, herritarren iritzia jasotzeko asmoz eta euren kezka nagusiak zeintzuk diren ezagutzeko inkesta prestatu du. Nahi duenak betetzeko moduan aurkituko du www.maixa.org webgunean, “Inkesta: Eibar 2012an” dioen atalean. Galdetegia betetzeko pare bat minutu baino ez direla behar diote Maixako ordezkariek eta apirilaren 22ra arte egongo da erantzuteko aukera. Behin egun hori igarota, jasotako erantzunak batu eta estatistikak prestatuko dituztela iragarri dute, ondoren herritarren artean ezagutzera emateko. Hirigintza, kultura, elkarbizitza, ingurumena eta bestelako gaiekin lotutako galderek osatzen dute 12 azpiataletan banatuta dagoen inkesta eta, emaitzen balioa areagotzeko, herritarrak parte-hartzera animatu nahi dituzte.