Mirabaso proiektua aurkeztuko dute gaur Irabazik eta Besaiak

Mirabaso proiektua aurkeztuko dute gaur Irabazik eta Besaiak
2019/05/09 eta kitto!
Herritarrak naturarekin lotzea helburu duen Mirabaso proiektua aurkeztuko dute gaur 19:00etan Portalean Irabazi alderdi politikoak eta Besaia enpresak. Hilabeteetako elkarlanaren ondoren Mirabaso baso-lorategiaren nondik norakoak azalduko dituzte. “Equo Berdeak Eibar alderdi politioaren ametsa da, eibartarrei naturaz gozatzeko aukera eskaintzea Eibartik irten gabe”, Maria Jesus Agirre zinegotziaren berbetan.

Udalari eskaini zitzaion lursail batean kokatu nahi dute Mirabaso, Miraflores auzoan. “Hegoaldera begira dago, 20 urteko basoa da, herriaren erdigunetik oinez iritsi zaitezke eta herriko ibiltarien ohiko ibilbide asko batzen dira puntu horretan”, aipatu dute proiektua garatu dutenek.