Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketa Markeskuan

0    Eibar 
Ekhi
Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketa Markeskuan
2018, Urr 15

UEUk Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketa egingo du urriaren 25ean, eguena, Markeskuan. Osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikerlarien arteko harremanak sendotzea da jardunaldi honen helburua. Jardunaldia 09:00etatik 17:00etara egingo da eta urriaren 19ra arte eman daiteke izena bertan parte hartu ahal izateko.

Aurreko topaketetan parte hartu zutenen ikerketen jarraipenaren berri izan eta talde berrien parte hartzea sustatu nahi dute antolatzaileek. Gainera, osasun-zientzietan diharduten ikerlari euskaldunen sarea ehuntzen jarraitzea da asmoa. Edizio honetan, oinarrizko ikerketaz gain, ikerketa klinikoari tokia egingo diote eta Joxerra Furundarenak ‘Osagaiz’ osasun-zientzien aldizkariari buruz egingo du berba.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »