Poliklinika Gipuzkoak medikuntza-zentrua zabalduko du Eibarren

Poliklinika Gipuzkoak medikuntza-zentrua zabalduko du Eibarren
2012/04/02 00:00
eta kitto!

Ekainaren 1ean Poliklinika Gipuzkoak Eibarren zentro berria zabalduko du, Ibarkurutze, 2an. Bertan erradiologia, mamografia, ekografia, analisi klinikoak eta kontsulta bakoitzari lotutako zerbitzuak eskainiko dituzte. Medikuntza-zentrua prestatzeko beharretan milioi bat euro inguruko inbertsioa egin dute eta 382 metro karratuko azaleran honakoak egongo dira martxan: 9 kontsulta, sendatzeko-gelak, X izpien ekipamendua, mamagrafoa eta ginekologia zein sabelalderako ekografoa. Horrekin batera, eskaera gehien duten espezialitateak ere eskainiko dira, hala nola traumatologia, kardiologia, kirurgia orokorra, barne-medikuntza, otorrinolaringologia, ginekologia, dermatologia eta pediatria. Irailetik aurrera urologia eta psikiatria ere eskainiko dituztela aurreratu dute. Zerbitzu guztiak Poliklinikakarekin normalean lan egiten duten aseguru-etxe eta mutuekin kontzertatutakoak izango dira.