Tabernarien arteko gilda lehiaketa gaur eta bihar egingo da

Tabernarien arteko gilda lehiaketa gaur eta bihar egingo da
2015/03/05 eta kitto!

Gaur (martxoak 5, eguena) eta bihar (martxoak 6, barixakua) gilda lehiaketa egingo da Euskeraz Primeran! kanpainarekin bat egin duten 27 tabernatan: Agiñaspi, Akara, Alberto, Amesti, Arkupe, Astelena, Birjiñape, Bossa, Boulevard, Caserio, Cepa, Depor, Foxtter, Gurbil, Guridi, Jantaedan,Koskor, Kultu, La Terraza, Nuevo, O'Hara, Ongi-Etorri, Paloma, Paulaner, Txoko, Txurrut eta York dira parte hartzeko izena eman duten tabernak.
Mireia Alonso, Ruben Etxaniz, Josu Gimenez eta Josu Mugerza epaimaikideek denak probatu eta onena aukeratuko dute, 150 euroko saria horri emateko. 150 euroko beste saria nori eman, berriz, herritarrek erabakiko dute, lehiaketarako izena eman duten tabernetan ipini diren kutxetan botua sartuta. Gainera bozkatzera animatzen direnen artean zozketa egingo da Eibar-Sevilla foball partidua ikusteko bi sarrera oparitzeko. Animatu eta parte hartu!