Domeka gauean bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak, Arrateko txosnetan lapurtzen harrapatu eta gero. Jaiak amaituta, txosnen inguruan hainbat lagun zebilela ikusita, norbaitek ertzainei deitu zien abisua emateko eta, zer gertatzen zen ikustera bertara joan zen patrullak bi gizon antzeman zituen. Azaldutakoaren arabera, Ertzaintza ikusi zutenean ihes egiten ahalegindu ziren, baina ertzainek zelaian aparkatuta zeuden ibilgailuetan txosnetatik lapurtutako garagardo kupelak eta beste edari batzuk aurkitu eta bi gizonak atxilotu zituen.
#txosnaarratekojaiak2019atxilotuertzaintzalapur
Gaiarekin zerikusia duten albisteak