Untzagako Jubilatu Etxeko fatxadako argazkia kenduko du Udalak

Untzagako Jubilatu Etxeko fatxadako argazkia kenduko du Udalak
2018/06/29 eta kitto!
Eguraldi beroa egiten duenean Untzagako Jubilatu Etxeko fatxadako argazki handiak negutegi efektua egiten duela esan dute bertara joaten diren pertsonek, eta argazkia kentzeko eskaera egin diote Udalari. Abenduan jarri zen 1910. urteko argazkia eta aste honetan kenduko du Udalak. “Handik kendu ondoren, dena aztertu eta beste leku aproposagoren bat bilatuko du”, adierazi dute arduradunek.

Ego Ibarra batzordearen ekimenez Eibarko memoria bisuala indartzeko proiektuaren barruan kokatu zen argazki hori Jubilatu Etxean, herrian zehar jarri diren beste bost argazki zaharrak bezala (Ipurua foball zelaiaren fatxadan, Karmen elizaren ondoan, Unibertsitate Laboralaren azpian, Azitaingo gasolindegiaren alboan eta Toribio Etxebarria kalean).