Urkizuko brontzezko eskultura lehenbailehen konpontzea espero du Udalak

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Urkizuko brontzezko eskultura lehenbailehen konpontzea espero du Udalak
ETA KITTO 2023, Ots 23

Urkizuko iturri parean dagoen brontzezko eskulturari ezkerreko eskua eta oratzen zuen gantxilla falta zaiola eta, egunotan batek baino gehiagok azaldu du horren inguruko ardura. Udalak aditzera eman duenez, astelehen arratsaldean hondatu zen eskultura eta Udaltzainek bertan aurkitu zuten irudiari falta zaion beso zatia; hori hartu eta Udaltzaingora eraman zuten, konpontzera eraman arte bertan gordetzeko. Alkateak esan duenez, Zerbitzu sailetik Alfa Arte enpresakoekin berba egin dute, konponketak zenbat balioko duen galdetu eta aurrekontua eskatzeko. Ahalik eta lasterren konpontzea espero dutela ere adierazi dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »