Zaporeen Azoka eguenetik domekara egongo da martxan Urkizuko parkean

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Zaporeen Azoka eguenetik domekara egongo da martxan Urkizuko parkean
ETA KITTO 2012, Urr 31

Laugarrenez antolatu dute Zaporeen Azoka gurean, baina oraingoan Urkizuko parkean ipini dituzte azokako salmenta postuak, Untzagan beharrean. Bihar (eguena, azaroaren 1a) zabalduko dituzte toki ezberdinetako jakiak eta artisautza saltzeko postuak, 20 guztira, eta domekara bitartean egunero 11.00etatik 00.00etara egongo dira zabalik. Besteak beste, Egipto, Pakistan, India, Gaztela-Leon, Extremadura, Errioxa, Kantabria, Katalunia eta Euskal Herriko produktuak erosteko aukera egongo da. Azokan bertan olagarroa jateko aukera ere eskainiko dute. Eta bihar 19.00etan nahi duenak muskuiluak musutruk jateko aukera izango du, antolatzaileek eskainiko duten degustazioan. Bestalde, eta berritasun modura, umeendako puzgarri batzuk ipiniko dituzte azokan bertan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude